XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Iritziari buruzko inkestak.

Gizartearen jarrerei eta iritziei buruzko datuak ematen dizkigute jakitera, baita gutxiengoei dagozkienak ere: ukazio eta onarpen-mailak, bizikidetzaren alderdi onak eta txarrak, e.a.

Horrelako inkestetan Estatu osoko biztanleria hartzen da oinarri, eta hortik gure oztoporik handiena; izan ere, autonomi edo probintzia-mailara aldatu nahi baditugu, zatikaturiko inkestak ez dira lehen bezain adierazgarriak.

Salbuespenak, hala ere, badaude, ikusi bestela ondoko hauek, osatzeko hainbat lagin jaso duten inkesta hauek: C.I.S.ek 1991ko maiatzean Estatuko nazionalitate guztietarako egin zuen 1964 zkiko inkesta, Inmigración y Racismo izenekoa eta INVESCOk El Mundo del País Vasco egunkarirako 1992ko abenduan egindakoa: Sondeo sobre racismo y xenofobia en la C.A. Vasca.

Adierazgarritasun-mailari eutsi nahian datuak bereizten ez baditugu, oso erabilgarriak dira CIRESek 1991 urtetik egiten dituen urteroko lanak Actitudes hacia la inmigración izenekoak, jorratzen dituen gaiak zabalak direlako eta azterlan bera iraunkorra delako.

3.- Bibliografia.

Sail honetan azterlan eta ikerlanak aurki ditzakegu, maila teorikoan edo enpirikoan alderdi zehatzak edo orokorrak aztertzen dituztenak.

Saiakera-liburuak eta literatur lanak ere sartzen ditugu hemen interesgarriak direlakoan.

1980. urtetik gure ustez gaztelaniaz argitaratu edo berrargitaratu den bibliografiarik garrantzitsuena hautatu dugu, berrikien argitaratu denari lehentasuna emanez.

Bibliografi-iturriak errazago aurkitzearren, hiru arlotan sailkatu ditugu: liburuak, aldizkariak (gai horri buruzko monografikoak argitaratu dituztenak soilik) eta txostenak.

Estatistika-iturri, inkesta eta txostenei dagokienez, informazio gehiago nahi izanez gero nora jo behar den jakiteko, informazioa sortzen duten lekuen helbideak emango dira ezagutzera jarraian, Gidaliburu honetan orain arte agertu ez badira.

4. eta 5. ataletan, gainera, egoiliarren eta atzerritarren zenbait ezaugarri eta lan-baimenak jasotzen dituzten taulak gehitzen dira;

era berean, iturri desberdinetatik jaso ahal izan ditugun beste taula batzuk ere, etorkinei eta ijitoei buruz jendeak duen iritzia isladatzekoak, sartu ditugu, Espainiar Estatua eta Euskal Autonomi Elkartea erreferentzia hartuta.